Autobusen ordutegia indartu dute Saninazioetarako

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 29a, 18:43

sunsundegi.com

Saninazio festak direla eta, uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean Azpeitia-Azkoitia eta Zarautzera bitarteko lineak indartu dituzte. Azpeititik Azkoitira doazen autobusak honako ordu hauetan irtengo dira anbulatorio aurretik: 00:10ean, 01:40an, 02:40an, 03:40an, 04:40an, 05:40an eta 06:40an.

 

Azpeititik Zestoara ere autobus gehiago jarriko dituzte eta horiek 00:30ean, 01:10etan, 02:30ean, 03:10etan, 04:30ean, 05:10etan eta 06:10etan irtengo dira anbulatorio aurretik. Kostaldeko lineako autobusak (Zumaia, Getaria eta Zarautz), berriz, 02:30ean, 04:30ean eta 06:10etan irtengo dira Azpeititik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide