'Azkoitiko gaztiek' izango da gaia, Andramaixetako laburmetrai lehiaketarako

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 21a, 18:37

 

Andramaixetako bosgarren laburmetrai lehiaketa izango da aurtengoa, eta dagoeneko bertan parte hartzeko oinarriak zein diren jakinarazi du Udalak. Honako hauek dira:

1.- Gaia: Azkoitiko gaztiek

2.- Lanen iraupena: 2 edo 5 minutu arteko iraupena izan beharko dute eta

formatu digitalean eginda egon beharko dute:DVD, CD edo edozein

ordenagailu arrutek irakurriko duen formatuan.

3.- Hizkuntza: euskara.

4.- Lehiaketan 16 urtetik gorakoek har dezake parte.

5.- Lanak, originalak eta inon saritu gabekoak izan beharko dute.

6.- Lanak aurkezteko azken eguna: abuztuak 11.

7.- Lanak aurkezteko tokia: Azkoitiko Udaletxeko kultura saila.

-Lehen saria: 200 euro eta oroigarria.

-Ikuslearen saria: 100 euro eta oroigarria.

9.- Epaimahaia: zinearekin eta arte, letra eta informazio arloekin zerikusirik

duten pertsonek eratuko dute.

10.- 4 laburmetrai baino gutxiago aurkezten badira ez da lehiaketarik izango.

Gutxieneko kalitatea bermatzen duten guztiak 100 euroko dieta izango dute,

gehienez 15 laburmetrai izanik.

11.- Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren

aniztasuna errespetatzen ez dituzten lanak ez dira onartuko.

12.-Laburmetrai proiekzioa, abuztuaren 15ean, 22:30ean, Herriko plazan

izango da. Lehengo saria epaimahaiak erabakiko du eta bigarrena, herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide