Lasterketa Azkoitiko triatloi taldeak, Anaitasuna mendi bazkunak, Raka maratonek, Ormaetxea txirrindulari elkarteak eta Xeye atletismo taldeak antolatzen dute. Bizikletan eta korrikan ibiltzen diren azkoitiar, azpeitiar eta errezildarrei duatloi bat egiteko aukera luzatzea dute helburu nagusia eta baita beste hainbat lasterketetan (Maratoi erdia, Duatloi nagusia, Raka lasterketetan…) kirolzaleek boluntario gisa egiten duten lana eskertzeko ere.
Maxixatzenek eskerrak eman nahi dizkie duatloian argazkiak ateratzen aritu diren Azkoitiko duatloi taldeari, Laida Beristaini eta Pedro Areizagari.