Udala eta Santa Klarako bizilagunak beste behin elkartuko dira

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 17a, 09:22

Santa Klarako errepidea

Santa Klarako bizilagunek eta Udalak bidegorriari buruzko eta etorkizuneko trafiko aldaketen inguruko bigarren parte-hartze bilera egingo dute datorren asteazkenean. 


Auzotik igaroko den bidegorriaren inguruko informazioa eman, bizilagunen ekarpenak jaso eta etorkizunean izango diren trafiko aldaketen inguruan hitz egiteko, bigarren parte-hartze bilera egingo dute Santa Klarako bizilagunek eta Udalak.

Pasa den asteazkenean egin zuten lehenengo topaketa, eta 50 lagun inguru elkartu ziren gaiari buruz hausnartzeko. Herritarrek ekarpen ugari egin zituztela adierazi dute Udaleko arduradunek, eta horregatik bigarren deialdi bat egitea erabaki dute. 


Hurrengo bilera datorren asteazkenean izango da, hilaren 22an, Elkarguneako Oteiza aretoan, 19:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide