Kontratazioak 2015 urterako Urola Ekiten I deituriko proiektuaren baitan egingo dira, Ekobailara III eta NagusiADI azpiproiektuak gauzatzeko. Kasu batean zein bestean, kontratuek sei hilabeteko iraupena izango dute, lanaldi osoz (%100). Informazio guztia Lanbide Euskal Enplegu-Zerbitzuaren web atarian argitaratuta dago, gaurtik.
Udalak ondorengo lanpostuak kontratatuko ditu:
*- Balio anitzeko bi peoi (Ekobailara III proiektua)
*- Administrari laguntzailea (NagusiADI proiektua-Gizarte Zerbitzuak)