Bilera asteazken honetan izango da, hilaren 15ean, Elkarguneako Oteiza aretoan arratsaldeko 19:00etan. Santa Klara kalea eta Ugarte-Igarako igerilekuak lotuko dituen bidegorria eraikitzeak esan nahi du errepide hori norabide bakarrekoa bihurtuko litzatekeela estuegia delako.
Azpeititik datorren trafikoa Santa Kutz parean ezkerrerantz desbideratu eta Azkotiko erdigunera Julio Urkixotik sartuko litzateke.
Udaleko arduradunek duten planteamendua azalduko diete auzokideei guztien artean gaia jorratu eta beste aukerarik egon daitekeen ikusteko.