Gazte azkoitiarrek anfitrioi lanak egingo dituzte, beste herrietako gazteak hartuz eta hauei herria eta bere historia erakutsiz. Honen bidez herriaren historia ezagutzeaz gain besteei hau helaraztea lortu nahi da, herriko zein kanpoko gazteen jakin-mina sustatuz.
Guztira hamazazpi lagunek hartuko dute parte proiektuan eta garatuko duten lana bideo muntaketa bat izango da. Bertan, herritarrek herria nola ikusten duten jasoko da, bai eta kanpotarrek Azkoitia nola ikusten duten ere.
Egun hauek ikasturtean zehar garatuko den proiektu zabalago bati hasiera emango diote. Urtean zehar beste topaketa batzuk egin nahi dituzte, datorren udaran Azkoitikoak izan daitezen beste lekuak bisitatuko dituztenak. Ekimen honek Euskal Herriko gazteen arteko harremanak sustatzea du helburu, bakoitzaren inguruko berdintasun zein ezberdintasunez jabetzeko.