24 azkoitiarrek hartuko dute parte EhunMilak (167 Km) , Goierriko 2 Handiak (88 Km) eta Marimurumendi (42 Km) mendi lasterketetan; 9 herritarrek eman dute izena EhunMilak proban, 14k G2Hn eta bakarrak Marimurumendin.
Seigarren edizioa da aurtengoa, eta urtero bezala, lasterketa luzeena abiatuko da lehendabizi. EhunMilak probari arratsaldeko 18:00etan ekingo diote Beasaingo plazatik. Azkoitiko mendiak ere zeharkatzen dira proba horretan; Gorlatik barrena Hiru Kurutzetara, eta Izarraiztik Azpeitirako bidera hartuko dute. Bost ordu beranduago, 23:00etan, G2H lasterketakoak abiatuko dira; Txindokiko eta Aizkorriko gainak zapaldu beharko dituzte parte hartzaileek.
Aurten, estreinakoz, mendi maratoia ere egingo da, Marimurumendi Mendi Maratoia. Lasterketa horretan, azkoitiar batek eman du izena. Igande goizean emango diote hasiera lasterketari, 09:00etan, Beasaingo plazan.
Imanol Aleson azkoitiarrak bi alditan eskuratu du lehen postua EhunMilak lasterketan. Errekorra ere berak du ezarrita, 22:59:19 ordutan. Hona hemen, Euskadi Irratian Andoni Elduaien kazetari azkoitiarrak Alesoni, gaur goizean, egin dion elkarrizketa, osorik.
Parte hartzaile azkoitiarren zerrenda:
Ehunmilak VI
Garikoitz Alberdi Goitia
Imanol Aleson Orbegozo
Ernesto Aranbarri Beitia
Unai Aramendi Badiola
Ekaitz Artetxe Maiztegi
Jokin Egiguren Iturralde
Joxe Epelde Zubizarreta
Aritz Goenaga Eizagirre
Iñaki Salegi Urbieta
G2 Handiak VI
Ibon Alberdi Alberdi
Pello Alberdi
Ruben Alberdi Zabaleta
Aitor Endemaño Isasi
Arkaitz Iraeta Agirre
Ainhoa Larrañaga Illarramendi
Ion Odriozola Goenaga
Iñigo Oruesagasti Altuna
Joseba Tobar Goenaga
Juanjo Torronteras Garcia
Xabier Uranga Egaña
Aitor Urbieta Egaña
Jone Urkizu Mendiola
Xabier Uzin Garmendia
Marimurumendi Mendi Lasterketa I
Borja Zubizarreta Uria