Andramaixetarako, herritarren proposamenak jasotzen

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 13a, 10:33

Herriko hainbat elkartetako kideak eta Udaleko ordezkariak bildu dira, asteon, Elkargunean, festetarako egitaraurako ideia berriak elkarrekin partekatzeko.

Andramaixek 2015eko egitaraua herritarrekin batera osatzeko bilera egin zen asteartean, Elkargunean, Udalak antolatuta. Bizkargi Musika Eskolak, Unblenble Tabernarien Elkarteak, Zero Zabor taldeak, Bigoterik Gabe Antzerki Taldeak eta Biate lokaleko koadrilak hartu zuten parte bileran. Udalaren aldetik, Kultura Batzordeko ordezkariek eta teknikariek hartu zuten parte. Elkarte eta norbanako batzuk aurrez bidali zituzten proposamenak, bilerara azaltzerik ez zutelako.

Bileran jasotako ekarpen nagusienak, ondorengoak izan ziren:

 -Abuztuaren 16an egiten den kontzertu ‘handia’ 15era pasatzea. 15 larunbata denez,  jende gehiago erakartzeko.

-Kontzertua 15era pasatzen bada, laburmetrai lehiaketa 16an egitea.

-Mariatxiak ekartzea arratsalde eta gauerako.

-Su artifizialak, egun gehiagotan.

-Sokamuturra errekuperatu.

-Lehengo euskal taldeen kontzertua

-Aurten ere, plater berrerabilgarriak erabili herri bazkarietan.

-Euskal kanten karaokea.

-Euskal Eguna antolatzea: euskal kantak, dantzak (muxikoak) … (16an,  Aurreskua egiten den egunean)

- Olinpiaden ordez, txapelketa zehatzak: 3x3 saskibaloia, futbito, dantza koreografiak ... baina, dena egun batean egin beharrean, opor garaian, aurrez hasi gauetan partiduak jokatzen eta ekintzak egiten. Festetako egun batean finalak eta sari banaketa egin.

Uztailaren 17ra arteko epea dago zabalik, ekarpenak egiteko, ondorengo helbidean: kultura@azkoitia.eus. Udaleko Kultura saileko telefono honetara deituta ere, egin daiteke ekarpena: 943857170.

Behin ekarpen guztiak jasotakoan, Udaleko teknikariek aztertu egingo dituzte, aurtengo egitarauan txertatzeko bideragarriak diren edo ez erabakitzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide