Ostiral iluntzean mus txapelketa azkarra jokatuko dute, 22:00etan. Iganderako, berriz, egun osoko egitaraua antolatu dute. 09:00etan, meza izango da Urrategiko ermitan, eta 11:00etan izango da meza nagusia. Ondoren, 12:00etan, Zubeldia, Urdangarin eta Larrañaga bertsolariak kantatuko dute, eta 12:30ean, herri kirolak hasiko dira. Lehian arituko dira Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta harrijasotzaileak, eta, Txikia IV eta Mikel Larran?aga aizkolariak. Jarraian, Zabale eta Larrañaga trikitilarien txanda izango da, eta 16:30ean, Gorriti eta bere abereak, ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak izango dira.
Jaiekin bukatzeko, 18:00etan, Azalgorreta “Apatxe” zaldia eta Koateiko “Luna” behorraren arteko dema saioa hasiko da. Ondoren, Zabale eta Larrañaga trikitilariekin erromeria izango da.