Atzerrian praktika ordainduak egiteko Global Training bekak abian

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 9a, 10:00

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, Donostiako Sustapenak eta Donostiako Garapen Agentzia eta Ekonomia Sustatzeko Sailak, Eusko Jaurlaritzarekin batera,  aurten ere 60 Beka Global Training jarri dituzte abian.

 

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten 30 urtetik beherako gazteei emango zaizkie. Programa honi esker, gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera izango dute sei hilabetez, euren profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan.

Eskainiko diren 60 beka hauek munduko hainbat herrialdetan kokatuko dira: Bolivia, Mexiko, Italia, Alemania, India, AEB … Zerrenda osoa eta informazio guztia Iraurgi berritzen-en web orrian aurkitu ditzakezu.

Izena emateko epea uztailaren 27ra arte egongo da zabalik Global Training beken web orrian. Informazio gehiago lortzeko, deitu 943 85 11 00 telefonora edo info@iraurgiberritzen.net helbidera idatzi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide