Xakearen filosofia transmititu nahi dute, hau da, gauzak egin baino lehenago pentsatu egin behar direla xakean bezala. Izan ere, bizitzan erabakiak hartu behar izaten ditugu askotan, eta ondoren ondorioak daude. Xakean aritzeak, halako erabakiak hartzen laguntzen du.
Gure helburuetako bat FIDE-ko goiburua "Gens Una Sumus" esaten duena sustatzea da: adiskidetasuna, eskuzabaltasuna eta gainerakoetarako errespetua.