Larrañaga 3:48:30eko denborarekin iritsi zen helmugara, lehen sailkatua baino hogei minutu beranduago. Lasterketaren hasieran 300 dortsal atera ziren arren, horietatik 171 soilik iritsi ziren helmugara lasterketaren gogortasuna eta bero handia zirela medio.
Proba luzeaz gain, maratoi erdiko beste zirkuitu bat ere izan zen. 21 kilometroko lasterketa honek 800 metroko desnibela zuen, eta guztira 500 pertsona inguru animatu ziren proban parte hartzera.
Larrañagaz gain, beste hainbat azkoitiar ere hurbildu ziren Zumaiara, bai proba luzerako bai eta maratoi erdia egiteko ere.