Etxebizitzen alokairua ordaintzeko diru-laguntza zatika ordainduko dute, hiru hilabetetik behin, eta onuradunek justifikatu egin beharko dute hil horietan alokairua ordaindu izana. Lehenengo ordainketa deialdia ebatzi ondoren egingo da, eta egiaztatu egin beharko dute apirileko, maiatzeko eta ekaineko alokairuak ordaindu dituztela. Agiri horiek Azkoitia Lantzen, S.A.ren bulegoan entregatu beharko dituzte uztailaren 20a baino lehen.
Hona hemen diru-laguntzak jasoko dituztenen behin behineko zerrenda.