Uztailaren 22tik 24ra, hainbat kulturaren Ipaka astea

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 9a, 11:00

Argazkia: Hitza

Kultura ezberdinen aniztasuna eta elkarbizitza batzen dituen Ipaka astea ospatuko da uztailaren 22an hasi eta 24ra arte.

 

Asteari hasiera emateko, asteazkena 22, umeentzako tailerra antolatu dute Herriko plazan 18:00ak aldera.  Honez gain, munduko jolasekin gozatzeko aukera ere izango dute txikienek, herrialde ezberdinetako hainbat joko probatuz. Honen ostean, 19:00etan, festaren lekukoa kalejirak hartuko du karrozarekin, musika talde ezberdinek kalea girotzen duten bitartean.

Ostegunean, bigarren egunari hasiera emateko, mendi txangoa egingo da.  Goizeko 10:00etan liburutegi paretik irten eta 16:00ak inguruan itzuliko dira. Ondoren, Pakistandarren eskutik Kriket saioa izango da, beste hainbat ekintzekin batera.

24a, ostirala, izango da asteko egunik handiena. Arratsaldetik hasita Ipaka Festa ospatuko da Herriko plazan, hainbat musika taldek alaituta. Jaiari amaiera emateko, Senegal, Sahara, Pakistan, Europa eta Marokoko janaria dastatzeko aukera izango dute gerturatzen diren guztiek, 20:30ean Plazan ospatuko den afarian. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide