Bihar hasiko dira Txoixo kaleko festak

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 9a, 09:25

Txoixo kaleko argazkia festak hasi aurretik.

Aurten ere, Txoixo kaleko festak ospatuko dituzte bihar hasi eta igandera bitartean. 

 

Festari hasiera emateko, bihar, hilak 10, Kupela taldeak kontzertua eskainiko du 23:00etatik aurrera.

Festen egun handia zapatuan ospatuko da, arratsaldeko zortzietan hasita, trikitilariak arituko dira kaleko giroa alaitzen. Hauek lekukoa Txalintxo tabernari emango diote, non Disko Jartzaile lehiaketaren finala ospatuko den 23:00etan hasita. Musika eskaintza ez da hor amaituko, izan ere, Latz eta Zurt tabernetan ere festa berezia ospatuko da ordu berean.

Festei agur esateko, igandean 12:30ean txuleta pintxoak eta sagardo txotxa dastatzeko aukera izango da gerturatzen diren guztientzat.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide