Iazko udazkenean antolatu zituen aurreneko aldiz ahalduntze ikastaroak Udalak, eta esperientzia haren onurez jakitun, aurtengorako beste horrenbeste egitea erabaki du.
"Eskaintzen ditugun ikastaroak eta sortzen ditugun gune hauek emakumeen topalekua bihurtzea nahi dugu. Emakumeok gure kezkak eta interesak konpartitzeko, gure errealitate pertsonal, sozial eta politikoari buruz hausnartzeko, edota, guk nahi duguna sortzeko, emakume guztien parte-hartzearekin", hori da helburu nagusia. Horretaz gain, emakumeen historia eta feminismoak egin duen ekarpenaz jabetzeko xedea ere badute, modu ezberdinak erabiliaz: dantzatzen, hausnarketak egiten, bideoak sortzen... Ikastaroak adin guztietako emakumeei zuzenduta daude eta adituek emango dituzte. Horregatik, animatu eta parte hartzera animatzen Azkoitiko emakumeak Udalak.