Gaur bukatuko da Baztartxoko zine denboraldia irailaren 18ra arte

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 26a, 19:20

Kartela.

Baztartxo antzokiko zine emanaldiek etena izango dute uda dela eta. Gaur emango dute denboraldiko azken filma, Matadeixe Zinetogramek antolatzen dituen zine klub saioen baitan. Alfonso Ruiz Palacios zuzendari mexikarraren "Güeros" (2014) ikusgai izango da, 22:00etan. 

Udako oporraldiaren ondoren, Udalak irailaren 18an ekingo dio 2015-2016 zine denboraldiari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide