Bi urte inguru igaro dira Bigoterik Gabeko antzerki taldea 'Rise & Shine' proiektuarekin hasi zenetik, eta oso gustura daude urte hauetan egindako lanarekin.
Urte bat igaro da estreinatu zutenetik, eta dagoeneko hainbat herritan izan dira antzezten: Azkoitian (iazko ekainaren 13 eta 14an), Azpeitian (otsailaren 21ean), Zumaian (martxoaren 29an) eta Donostian (maiatzaren 31n).
Igandeko Rise & Shine antzerki musikala 19:00etan hasiko da, Baztartxo antzokian.