'Aguas tranquilas' eta 'Tomorrowland' filmak asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 11a, 16:00

Bihar, Aguas tranquilas filma izango da zine forumen, eta igandean eta astelehenean, Tomorrowland. Zapatuan ez da pelikularik izango ikusgai, Mozkorra parregarri opera izango baita Baztartxon, 22:00etan.

Brad Birden zientzia fikziozko Tomorrowland filmako protagonista nagusiak dira George Clooney, Hugh Laurie, Britt Robertson eta Raffey Cassidy. Unibertso paralelo batean, denboran eta espazioan galduta, dagoen Tomorrowland hiriko sekretuak aireratzen ahaleginduko dira nerabe bat eta asmatzaile bat. Filma urteko lanik esperoenetakoa da. 

Tomorrowland filma, igandean, 17:00etan hasiko da, eta astelehenean, berriz, 20:00etan. Hamabi urtetik gorakoei zuzenduta dago. 

Bestalde, Aguas tranquilas zine forumeko filma ostiralean izango da, 22:00etan.

Hemen duzue trailerra: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide