Hala ere, Argittu plataformaren kontzentrazioa izan da epaitegi aurrean, 09.30ean, Ustelkeria zantzuak argittu lemapean.
Pasa den maiatzean Aranbarri Azkoitiko alkate ohia auzipetu zuen Azpeitiko Instrukzio Epaitegiko lehen zenbakiko aretoak, eta gaur zen eguna epailearen aurrean deklaratzeko. Aranbarrik, "lurralde eta ingurumen antolaketako" delitua egotzita deklaratu behar zuen epailearen aurrean.
Argittu plataformak gaiaren jarraipena egiteko eta eskura duen informazioa herritarrei zabaltzeko asmoa iragarri du. Talde horren iritzian, "lurralde eta ingurumen antolaketako" delituaz gain, badira beste zenbait proiektu irregularrak izan daitezkeenak. Hala nola, Oñederreko lixibatuak, Txalon Erreka, Intxausti, Epsilon, Antonio Oteiza Fundazioa eta abar. Proiektu horietan, “gauza deigarriak” daudela azaldu dute eta Udalean "sekulako zorra" utzi dutela. Besteak beste, "hamabost milioi euroko gastu bat egin behar du orain Udalak Oñederreko lixibatuen plantan, aurrez ez direlako ondo bideratu lanak". Izan ere, lixibatuen planta bat egitea bere gain hartu zuen Udalak garai hartan, Oñederreko lursailen salmentan.