TO! azokaz gainera, hainbat ekintza antolatu dituzte ekainaren 5erako. 16:00retan umeentzako tailerrak izango dira: jolas kooperatiboak, ipuin kontalariak eta abar; Tratu Onen aldeko mural erraldoia egingo dute; Tratu Onen inguruko TOpaketak egingo dituzte, elkarren beharrak adierazi eta elkar ulertzeko urratsak emateko; Zarautzeko Tiktara taldearen kontzertua 18:30ean; Flashmobe-a ikastetxeetako ikasle taldeekin eta, bukatzeko, DJak izango dira.