Erosi euskaraz, eta parte hartu zozketan

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 5a, 17:30

Azkoittixen Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan erosteak saria izango du ekainean: erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira, ziurtagiridun dendetan gastatzeko. 

Zozketaren helburua ziurtagiria bultzatzea da, herrian dauden Ziurtagiridun 32 saltokiak ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea.

Hilaren 10etik 18a bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduek doan banatuko dizkiete txartelak erosleei. Ekainaren 19an jendaurrean egingo da zozketa, eta irabazleek 200 euroko erosketa txartel bana eskuratuko dute, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko establezimenduetan gastatzeko.

Txartelak 24 establezimendu hauetan banatuko dira:

ALDALUR GIZONEZKOEN JANTZIAK
ALZUARAN ARROPA DENDA
ARANBARRI DROGERIA
ARKUPE TABERNA
ARROSPIDE OINETAKOAK
AZKOITIKO EAJ-PNV
DEAN TABERNA
FK KOPISTEGIA
GONZALO CAMARON BITXITEGIA
ITZIAR JATETXEA
ITZIAR ARRANDEGIA
KOXKA KAFETEGIA
KINTTELA ESTANKOA
IKASI GROUP S.L.
MILAR LARRAMENDI
NHOA ESTUDIOA
PLAZA BERRI SPORT
PRESALDE GOZOTEGIA
PSOE TABERNA
TAILETU INMOBILIARIA
TRAKI HARATEGIA
URIA SULKALDEAK
YALAI GOZOTEGIA
ZAKELA KULTUR ELKARTEA

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide