Summer Fun udaleku irekietan hainbat kirol landuko dituzte. Alde batetik, denok ezagutzen ditugun kirolak, hala nola, futbola, saskibaloia, pilota eta tenisa, eta bestetik, kirol alternatiboak, surfa, zaldiketa, eskalada, BTT eta patinajea. Horiez gain, egun pasak ere egingo dituzte. Gainera, udalekuetan kirola praktikatzeaz gain, ingelesa modu ludiko batean ikasteko aukera ere eskaintzen dute.
Bi txanda izango dira. Lehena, ekainaren 29tik uztailaren 10era arte izango da, eta bigarrena, uztailaren 13tik 24ra. Ekintzak goizez burutuko ditugu, 9:30etik 13:00etara, egun pasetan izan ezik. Izena ematen duten neska-mutilen adinaren arabera antolatutako jarduerak izango dira.
Dagoeneko ehun bat gaztetxo inguruk eman dute izena. Sasoiko ongizate zentroak oraindik izena eman gabe daudenak animatu nahi ditu, oporraldi dibertigarriak pasatzeko aukera ez galtzeko. Aurrez esan bezala, interesatuek Yokon eman beharko dute izena, eta ordainketa egiteko, berriz, Rural kutxan.