Azkoittiko Tabernaixek antolatuta Anestesia eta Kraussk musika taldeek joko dute ekainaren 13an Herriko plazan.
ANESTESIA
1988. urtean Zarautzen (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da. Lehen disko handia 1993an atera zuten, 'Gorrotoaren ahotsa' izenburupean. Hasieran gaztelaniaz kantatzen zuten baina gero euskaraz hasi ziren. Talde honetako partaideak lau ziren funtsean: Mikel Kazalis baxuan eta ahotsetan, Ibon ahotsean, Nil eta Beloki. Lau disko grabatu ondoren 2000. urtean proiektu paraleloetan parte hartzeko deskantsu bat hartu zuten. Azkenik 2006an Mikelek Kuraia taldearekin gira amaitutakoan Terapia diska argitaratu dute eta berriz ere herriz herri martxan jarri dira beren basurde zaurituaren gorrotoaz erasotuz.
Thrash-core musika indartsua eta astuna da haiena, soinu garratzekoa, eta testu gordinak kantatzen zituzten.
2009an Mutrikun sortutako metal talde gaztea gara. Lehen kontzertuak gure herri inguruan eman ondoren, 2010ean UEK eta The Wet Band taldeekin batera «Bidean Tour» izeneko bira egin genuen. Bira honi esker, Euskal Herriko hainbat bazterretan jotzeko aukera izan genuen, agertoki txiki zein handietan. Honen ostean, bateria-jotzaileak taldea utzi eta etenaldi labur bat egin genuen. Handik gutxira, bateria-jotzaile berria aurkitu eta abesti berriak sortzen hasi ginen.
2011ko abenduan gure lehen maketa kaleratu genuen Jon Iturrinoren (Ehun kilo, Hira, Laumono) laguntzarekin. Bi urtez kontzertuak ematen aritu ostean, 2013ko otsailean, «Game over» abestia eta honen bideoklipa (autoekoiztua) grabatu genituen.
Denboraldi bat itzaleko lanetan igaro ostean, 2014ko ekainean, estudioko gure lehen diskoa kaleratu genuen. Lan honen izena «Gudaberria» da, eta Mutrikuko AME estudioetan grabatu genuen Axular Arizmendiren gidaritzapean.
Aipatutako diskoan, erritmo pisutsu eta ahots urratuez gain, pasarte lasai eta melodikoak ere aurki daitezke, horrela taldearen izaera finkatuz. Kolaborazioei dagokienez, ordea, Anari Alberdi eta Endika Lekuberen partehartzea izan genuen.
Beti esan izan digute gure onena zuzeneko bortitzak direla. Oraingoan, ordea, inoiz baino gogo eta indar gehiagoz gatoz aurrean harrapatzen ditugun agertoki guztiak lehertaraztera.
Iturria: Wikipedia eta musikazuzenean.com.