Praktika epea uztailaren 1etik abuztuaren 14ra arte izango da, biak barne, eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da.
Curriculuma ekainaren 20rako bidali beharko dute interesatuek, maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera. Azkoitiarrek lehentasuna izango dute.
Praktikaldian, Maxixatzen.eus webgunea eta Maxixatzen aldizkaria elikatzea izango dira eginkizun nagusiak. Ordutegia bakoitzaren arabera egokitu daiteke, eta praktikaldiak ordainsaria izango du.