Attolako jaia igandean ospatuko dute. Bertan, 12:00etan, bailarako hildakoen alde meza egingo da eta ondoren, Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariak eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak izango dira, giroa alaitzen. 14:00etan, bazkaria Attola-Zar-en eta segidan trikitilari eta bertsolariekin erromeria.
Bestalde, Elosuan, hiru egunetarako ekintza ugari antolatu dituzte. Esaterako, zapatuan, jaiei hasiera emango diete etxaflero jaurtiketa eta kanpai hotsekin, 16:00etan, eta ondoren, mus txapelketa jokatuko dute, 16:30ean.
Igandean, pelota partida jokatuko dute 12:00etan. Ondoren, meza nagusia izango da, 13:00etan. Gero, jubilatuen bazkaria izango da Elurmendi elkartean, 14:30ean. Arratsaldean, dema jokatuko dute Koateiren astoak eta Inazio Agirrek (Burni). Astoak, 550kg-ko Lutxurdio harria eraman beharko du, eta Burnik, 62 kg-ko burnia. Lehia, 18:00etan hasiko dute, eta guztira, 20 minutu iraungo du.
Egunean zehar giroa alaitzen ariko dira Epelde eta Lutxurdio trikitilariak.
Astelehenean, Otaba txiki eguna izango da. Goizean, auzoan hildakoen aldeko meza izango da, 12:00etan. Jarraian, "piskolabitxa" izango da 13:00etan, eta auzo bazkaria egingo dute 15:00etan. Arratsaldean, ume zahar eta gazteentzat jolasak egongo dira, 17:30etik aurrera. Gero, triki poteoa izango da 19:00etan hasita, eta bukatzeko, auzo afaria eta erromeria izango da 21:00etan. Horrez gain, egun guztian zehar Laja eta Lutxurdio trikitilariek giroa alaituko dute.
Gogoratu, jaietan taberna zerbitzua irekita egongo dela bertaratzen direnentzat.