'Ciutat Morta', 'Mad Max' eta 'Tom Txiki eta ispilu magikoa' filmak ikusgai asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 3a, 10:26

Ostiralean Ciutat Morta dokumentala izango da Baztartxon, 22:00etan. Hurrengo hiru egunetan, berriz, Mad Max filma izango da hamasei urtetik gorakoentzat: zapatuan, 22:00etan; igandean, 19:30ean eta astelehenean 20:00etan.

Tom Txiki eta ispilu magikoa gaztetxoei zuzendutako filma igandean izango da, 17:15ean. 

George Miller zuzendariaren filma 2015 ekoitzi zuten Australian. honako hauek dira pelikulako aktoreak: Tom Hardy, Charlize Theron, Nicholas Hoult, Hugh Keays-Byrne, Angus Sampson,Zoe Kravitz, Rosie Huntington-Whiteley, Nathan Jones, Riley Keough, Abbey Lee,Courtney Eaton, Josh Helman, Megan Gale, Melissa Jaffer eta Stephen Dunlevy. 

Zientzia fikziozko filma da Mad Max. Etorkizun postapokaliptiko batean gaude. Lurra desertu handi bilakatu da. Baliabide urriak direla-eta, gizadia etengabeko borrokan ari da. Bi errebelde dira protagonista: Max eta Furiosa. Maxen helburua biziraupena da. Furiosarena, ordea, etxera itzultzea, ugalketa tresnatzat dituzten bost neska salbatuz. Haien bideek topo egingo dute eta elkarri lagunduko diote. Akzioa eta kotxe-kamioi-traste handiak.

Filmak oso erritmo bizkorra du, eta soinu bandari esker istorioan murgiltzea oso erraza da; ezinezkoa da interesa galtzea filmak irauten dituen 120 minutuetan.

Charlize Theronek Furiosa pertsonaia antzeztuko, eta pelikularen benetako protagonista da. Ile motza, beso bakarra eta beltzez margotutako kopeta. Hala aurkeztuko zaigu Imperator Furiosa. Hitz gutxiko emakumea. Determinazioz betetako begirada. Helburu bat duen pertsonaia da, eta hura lortu arte geldituko ez dela argi utziko digu hasieratik. Indartsua da, bai fisikoki baita izaeraz ere, eta norberak bere zilborrari begiratzen dion aro (ez oso fikziozko) batean, gainontzekoak laguntzeko prest dago. Pertsonaia femeninoengan berriz ere sinisteko aukera ematen digu Mad Maxek.

Iturria: Zinea.eus

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide