Matadeiko VI. Antzerki Jardunei bukaera emateko "Abarka Shortak" antzezlana ikusgai.
Markinako Abarka Antzerki taldearen eskutik, Mikroteatruk izango dira. Gai baten esentzia atzematean datza, iraupen motzeko antzezlana, publiko kopuru murritzari, espazio murritzean aktore gutxiren artean eskeini ahal izateko.
Aldi berean Matadeiko hiru leku desberdinetan hiru mikroteatro eskeiniko dira. Publikoak talde desberdinetan banatuta hiru lekuetatik egingo du bidaia. Garaiz etorri ta etzazu trena galdu!
HILEAN BEHIN:
SINOPSIA: Astero ostera hastera: hamahiru ordu, urduri, asfaltoa, ametsak, besarkadak, negarrak, oihuak, tentsioa eta klonk!!

SPAGARROZA:
SINOPSIA: Harremanek dantza egitera garamatzate , orain bakarrik, elkarrekin gero; gora eta behera, azkar eta geldo, eskua hartuta eta gabe, oin puntetan batzuetan eta oinak lurrean besteetan…Harremanen dantza, harat honateko mugimendua, etengabea, geldiezina, indartsua, benetakoa…Dantzatzeko prest
KONPOSTA OPERAZIOA
SINOPSIA: Kontenedoreak desagertzen ari dira, baina oraindik sekretuz beteta daude.

