Azkoitiarrak txapeldun Irurako Emakumeak Pilotari egunean

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 1a, 12:39

Argazkia: ataria.info

Ihintza Arrietak eta Aintzane Agirrebeñak irabazi zuten zapatuan Iruran jokatu zuten Emakumeak Pilotari eguneko txapelketa. Paleta ikastaroetan ibiltzen diren hainbat emakumek parte hartu zuten. Finalera Tolosa eta Azkoitia iritsi ziren, eta, azkenean, herritarrek jantzi zuten txapela. 

 

Emakumeak Pilotari eguna bederatzigarren urtez ospatu zuten Iruran. Goizean goizetik hasi zituzten pilota partidak Irurako pilotalekuan, eta ligaxka eta finala jokatu ostean, sari banaketa egin zuten. Partidez gain, jolasak ere egin zituzten.

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide