Xabier Munibe Idiakez Peñafloridako VIII. kondea, Azkoitian jaio zen 1729an eta Bergaran hil 1785ean. Zientzialari, idazle eta politikoa izan zen. Azkoitiko alkate (1747 - 48 / 1765 / 1775), foru-diputatu (1746, 1750, 1754, 1758, 1761) eta Gorteetako diputatu izan zen Madrilen (1758), besteak beste. Karlos III.ak agindutako foru murrizketaren aurrean, Gipuzkoaren eskubideak aldarrikatu zituen beti. Azkoitiko Zalduntxoen (1764) eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen (1765) sortzailetako bat izan zen.
1764ko irailaren 11n estreinatu zuten Mozkorra Parregarri lana Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Orduan, elkarrizketak gaztelaniaz zituen eta abestiak, aldiz, euskaraz. 1973an Anastasio Albisu lazkaotarrak libretoa euskara itzuli zuen, eta bere itzulpenean oinarritu dira oraingo obraren moldaketa egiteko.
Azkenik, Operaren antolatzaileek iragarri duten moduan, datozen asteetan beste hainbat herritan ere aurkeztuko da.
Iturria: Naiz.eus.