Anariren kontzertua izango da maiatzaren 30ean Matadeixen. Badok atarian entzun liteke dagoeneko Orfidentalak izeneko lehen kanta, hemen sakatuta.
Anarik ohiko musikariak izan ditu bidelagun: Xabier Olazabal Drake (baxua), Borja Iglesias (gitarra), Mikel Abrego (bateria). Horiez gain, Karlos Osinaga Txap eta Jabi Manterola Lisaböko kideek eta Joaquin Pascualek (Surfin’ Bichos, Mecromina) parte hartu dute grabaketan.
Maiatzaren bigarren erdian eskainiko ditu Anarik lehen zuzeneko kontzertuak. Bilboko Kafe antzokian eman zuen lehen zuzenekoa, bihar Donostian izango da, 28an Gasteizen, ondoren Matadeixen eta azkenik Iruñean. Diskoa dagoeneko eskuratu daiteke Bidehutsen webgunean.