Azkoitia, Azpeitia eta Zumaiaren ondoren, Donostiaren txanda da orain, eta arduradunek jakinarazi dutenez ziurrenik ekainean Baztartxo antzokian izango da agurra; Antzerki Topaketak irabazi ezean, berriz antzeztea ere saria baita.
Gazteen Antzerki Topaketa 1988/89 urte bitartean jarri zen abian gazteak antzerkira hurbiltzera animatzeko, eta talde amateurrak eta profesional ez direnak bultzatzeko. Gaur egun, bi kategoria daude lehiaketan: 14tik 18 urtera bitarteko Junior kategoria, eta 18 eta 30 urte bitarteko Senior kategoria.
Antzerki erakustaldi hau urtero egiten da maiatzean eta ekainean, urtetik urtera. Egitasmo horri esker, profesionalak ez diren antzerki taldeek, Donostiako agertoki nagusietan antzeztu dezakete topaketek irauten duten bitartean. Topaketako saioak goiz eta arratsaldez dira Antzoki Zaharrean, Lugaritz Kultur Etxean (Antigua) eta Gazteszenan (Egia Kultur Etxea). Gainera, Kontadores Gazte Zentroa taldeen eskura eskaintzen da, batez ere proba-saioak egiteko lokala ez daukaten konpainiei uzteko.
Sarrerak hiru euroren truk eros daitezke antzokietako leihatiletan. Informazio gehiago helbide honetan aurkituko duzue.