'Herri honek asko laguntzen die behartsuei, eta hori asko eskertzekoa da'

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2015ko mai. 22a, 15:05

Elkarrizketa Caritaseko Romualdo Larrañagari.

Zein da zure ardura Caritas elkartean?

Harrera Gelaz arduratzen gara hiru boluntario. Harrera pertsonala duintasunez eta errespetuz ematen saiatzen gara. Astelehenetan eskaintzen dugu harrera zerbitzua, eta, erantzuna, ahal den neurrian, momentuan ematen saiatzen gara. Autonomoak direla ikusten badugu, hau da, diru sarrera nahikoa badutela, laguntza kendu egiten diegu. Hala ez bada, ematen jarraitzen dugu.

Ostegunetan jarraitzen du zure lanak, ezta?

Bai, ostegunetan erantzun bat ematen saiatzen gara. Hau da, herritarrek beraien kezkak planteatzen dizkigute, eta gu erantzuten saiatu.

Zeintzuk dira zuen helburuak zehazki?

Gero eta gehiago kezkatzen gara beren eta gure arteko harremana sendotzeaz. Alegia, Caritasetik jasotzeaz gain, ordainean ematen denaz. Gure helburua da Caritasen babesa jasotzen duenak inplikazioa edukitzea. Azken finean, guk nahi dugu beren kabuz aurrera irteteko gai izatea.

Nola baloratzen duzue orain arte egin duzuen lana?

Gure balantzea positiboa da. Momentu honetan ditugun erronkei aurre egiteko badugu nahikoa baliabide, eta hori oso garrantzitsua da. Bestalde, esan beharra dago Azkoitiko herriak ematen duen laguntza oso garrantzitsua dela, eta hori, eskertzekoa da. Herri honek asko laguntzen du, eta gu pozik gaude.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide