Maxixatzen.eus plaza irekia izateko bokazioarekin jaio da eta ahalegin horretan ari gara lan-talde konprometitu bat.
Beste gauza askoren artean, herriko gaien inguruan herritar orok iritzia emateko lekua da honakoa. Esan gabe doa, eztabaidan parte hartzeko errespetua dela oinarrizko araua, eta hori iritzi emailearen ardura da. Hala egiten ez den kasuetan, Maxixatzen.eus-ek mezua ezabatzeko eskubidea izango du. Askotan, marra gorria non dagoen zehaztea zaila dela jakitun, irizpide profesionalak erdigunean jarrita hartuko ditugu erabakiak.
Zer da Komunitatea?
Zer da maxixatzen.eus-eko komunitatea?
Maxixatzen.eus erabiltzen dugun guztion taldea. Horixe. talde, sinadura eta erabiltzailez osatuta dago.
Zein da zein?
Taldeak eta sinadurak: izen-abizena duten erabiltzaileak, anonimoak ez diren taldeak... Benetako 'aurpegiak'. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukia gehitzeko aukera izango dute maxixatzen.eus honetara.
Erabiltzaileak: Izena ematen baduzu eta ezizen bat edo jarri (herritar1, xakelberdie... edo antzeko beste bat), albisteetan erantzuteko aukera-eta izango duzu. Zure erantzun guztien historiko bat osatzen ere joango zara. Baina, guk ez dakigu nor zaren eta, hortaz, bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez duzu izango. Eta, erantzunak ere, anonimoki baino hobe bestela emanda.
Hortaz gainera, maxixatzen.eus edozeinek bisitatu dezake, noski.
Zer egin kide egiteko eta edukia gehitzeko?
Bi modu zehaztu ditugu erabiltzaile bat 'benetakoa' dela ziurtatzeko:
- Sare sozial bidez. Sortu zure erabiltzaile perfila eta, ondoren, lotu kontu hori sare sozial batekin (facebook edo twitterrekin, momentuz). Sare sozial horietan kontua baduzu, automatikoki agertuko zara 'kide' modura sare horretan dituzun datuekin (argazki eta izen-abizenekin).
- Kide izaera eskatuta. Bete zure izen-abizenak eta biografia atala eta igo zure argazki bat. Ondoren, zure perfilean eskatu Maxixatzeni kide izaera. Kudeatzaile batek konprobatuko du benetako datuak eman dituzula eta onartuko dizu eskaera.
Eta, hortik aurrera, zure iruzkinak, argazkiak, bideoak... edo zure kanpoko bloga maxixatzen.eus-era lotzeko aukera izango duzu.
Behin izena emanda, edozer esan al dezaket?
Ez, noski. Gogoratu arau sinple hauek
- BAT. Maxixatzen.eus-en parte hartzeko erregistratu beharra dago (Inkesta atalean izan ezik). Alegia, erabiltzaile bihurtu.
- BI. Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, Maxixatzenek akusazioak eta irainak ez ditu onartuko. Halakoak baleude, Maxixatzenek kentzeko eskubidea dauka.
- HIRU. Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, Maxixatzenek kendu egingo du.
Maxixatzenek ez du bere gain hartzen komunitateko talde, sinadura edo erabiltzaileren batek webgunen honetan adierazitakoaren erantzukizunik.