Anarik kontzertua eskainiko du gaur gauean Bilboko Kafe Antzokian, "Zure aurrekari penalak" bere bosgarren diskoa aurkezteko. Emanaldia 21:30ean hasiko da, MobyDick bakarlariak eskainiko duen kontzertuarekin, Kafe Antzokiko arduradunek jakinarazi dutenez.
Sei urte igaro dira Anarik bere azken lana plazaratu zuenetik. "Zure aurrekari penalak" lanean bederatzi kanta berri jaso ditu abeslari azkoitiarrak.
Borja Iglesiasek (gitarra), Drakek (baxua), Mariano Hurtadok (pianoa eta teklatuak) eta Mikel Txopeitiak (bateria) osatzen dute egun Anari taldea. Andoaingo Garate estudioan grabatu dute diskoa, Tolosako Bonberenean grabatutako zati batzuk izan ezik. Karlos Osinaga eta Martxel Arkarazo soinu teknikariak, eta kolaboratzaile ugari izan ditu bidelagun; tartean, Jabi Manterola, Ander Mujika, Ager Isunza eta MobyDick.
Anari "Zure Aurrekari Penalak" bH033CD from bIDEhUTS.net on Vimeo.