Summer Fun udalekuen aurkezpena gaur Elkargunean

Sasoiko ongizate zentroa 2015ko mai. 19a, 10:27

Bi txandatan antolatu ditu Sasoiko ongizate zentruak Summer Fun udaleku irekiak. Lehenengo txanda, ekainaren 29tik uztailaren 10era izango da. Bigarrena, berriz, uztailaren 13tik uztailaren 24ra. Futbola, pilota, saskibaloia, kayak, eskalada eta beste hainbat kirol landuko dituzte gaztetxoek ingelesez hitz egiten duten bitartean. Gaur 19:00etan, Elkargunean Sasoikok aurkeztuko ditu datorren udarako udalekuak. 

Ekintzak astelehenetik ostiralera izango dira 9:30etik 13:00etara. Udalekuak, 2001 eta 2006 urteen bitartean jaiotakoei zuzenduta daude. Informazio gehiago nahi duenak honako bi telefono zenbaki hauetara deitu dezala: 637350909 edo 677530234. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide