Imanol Larrañaga, Jon Carbayeda eta Jokin Egiguren azkoitirrek XIV. Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartu dute. Guztira, 42 kilometro egin dituzte, gainerako 472 gizon-emakumeekin batera. Larrañagak 49. postuan bukatu du lasterketa, Carbayedak 93. eta Egigurenek 159.