Udal korporazioaren oharra, Floreagako meskitaren inguruan

Maxixatzen.eus 2015ko mai. 14a, 15:22

Argazkia: Udalaren oharra

Pasa den astelehenean, maiatzaren 12an, Udal gobernuak bozeramaileen batzordea deitu zuen, mezkitaren baimen eskaeraren inguruan sortutako egoeraren aurrean hitz egiteko eta elkarrekin, hemen eransten den adierazpena adosteko.

Bileran PSE, Azkoitia Bai eta EH Bildu udal taldeetako ordezkariak izan ziren, eta "garbi" gelditu zen elkarbizitza eta aniztasunaren gaiak "joko politikotik at" gelditu behar direla eta gai horiekiko kontsentsua "ezinbestekoa" dela.

Bertan landutako adierazpena da honako hau. Momentuz, Bildu eta Azkoitia Bai Udal taldeek sinatua. EAJ eta PSE taldeen erantzunaren zai jarraitzen dute.

 

ADIERAZPENA:

 Azkoitiko Udal Korporazioa osatzen dugun alderdi guztiok honakoa adierazi nahi dugu Floreaga auzoan egitekoak diren mezkitaren inguruan:

- Elkarbizitzarako deia egiten diegu herritarrei. Jatorri ezberdineko azkoitiarrek aniztasuna eta aberastasuna ematen diote gure herriari, eta balio horiek sustatzen jarraitu behar dugu. Giza Eskubideen gutunak hala dio: herritar guztiek dituzte eskubide eta betebehar berdinak, inor ezin da bere arraza, genero, erlijio edo sinismenengatik baztertu, eta Azkoitiak aspalditik erakutsi du horretarako gai dela. Jarraitu dezagun horretan.

- Udalak herritar guztien eskubideak bermatzeko betebeharra dauka, eta kasu honetan ere hala egingo du. Herritar orok du legeak behar bezala betez gero, hau da, dagozkion baldintza teknikoak betetzen baditu,  lokal batean jarduera eta obra baimena jasotzeko eskubidea.

- Kontu hau inolako erabilera politikorik gabe erabiltzeko konpromisoa hartzen dugu, edonolako alderdikeriaren gainetik dagoelako azkoitiarren arteko elkarbizitza eta giza eskubideen errespetua

- Udalak uneoro izan ditu ateak irekita, eta orain ere hala ditugu. Auzotarrek edo beste edozein herritarrek gai honen inguruan galdera, zalantza edo kezkaren bat baldin badu, dokumentu hau sinatzen dugu alderdi guztiok konpromisoa hartzen dugu herritarrekin bilera bat egin eta eman beharreko azalpen guztiak emateko.

 

Azkoitiko Bildu Udal Taldea

Azkoitia Bai Udal Taldea

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide