Arazo txiki bat dago, ordea, sindikatuak ez du dirua onartu nahi. Aktibistek ez dute amore ematen eta zuzenean meatzariengana jotzea ebazten dute, sindikatua saihestuta. Galesko herri txiki bat aukeratuko dute, eta autobusean joango dira bertara.
Horrela hasten da aldarrikapen berak batuko dituen bi komunitate zeharo ezberdinen istorio hau. Benetako gertakarietan oinarritua.
Matthew Warchus da pelikularen zuzendaria, eta honako hauek dira aktore nagusiak: Ben Schnetzer, Monica Dolan, George MacKay, Bill Nighy, Andrew Scott, Imelda Staunton, Dominic West, Paddy Considine, Joseph Gilgun, Sophie Evans, Jessie Cave eta Freddie Fox. Zazpi urtetik gorako ikusleei dago zuzenduta filma.
Orgullo (Erresuma Batua, 2014) filma ostiraletik astelehenera bitartean izango da ikusgai Baztartxo antzokian. Etzi (jatorrizko bertsioan azpitituluekin) eta zapatuan, 22:00etan hasiko da ohi bezala, igandean 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Horrez gain, igandean 17:15ean, La oveja Shaun pelikula izango da gaztetxoentzat. Hemen duzue trailerra.