Auzoko bizilagun batzuk ez daude ados erabaki horrekin, ordea. Auzotarrek diote, besteak beste, meskita eraiki nahi duten inguruan aparkaleku arazoak daudela aspalditik, eta eurek uste dute arazoa areagotuko duela jende bilkurak.
Konponbidea eskatu diote Udalari, baina Udalak adierazi du lokal pribatuak direla eta pribatuen arteko salerosketa izan dela. Orain, obra proiektua aztertuko du Udalak, baina ez duela gehiago zer azterturik jakinarazi du. Izan ere, azken legearen arabera, meskita batek ez duelako jarduera baimenik behar.
Auzotarrak dagoeneko sinadurak biltzen hasi dira, meskita ez erakitzeko. Bihar elkarretaratzea egingo dute Floreagako bizilagunek 18:00etan, auzoan bertan.