Nepalgo lurrikaran kaltetatutakoei diruz laguntzeko bi elkartasun ekimen izan dira goizean, Azkoitian. Batetik, Euskal Herrian bizi diren nepaldar komunitateko zenbait kide Eliz Atarian batu dira; dirua biltzeaz gain, informazioa banatu dute herritarren artean, Nepalgo egoeraren berri emateko. Bildutako dirua janaria, botikak eta premiazko lehengaiak erosteko erabiliko da.
Diruz lagundu nahi duenak, finantza erakunde hauen bidez ere egin dezake ekarpena:
EUSKADIKO KUTXA: 3035 0054 57 0540069019
KUTXABANK: 2095 5073 00 9114955885
Floreaga Ikastetxeko guraso, irakasle eta ikasleak, berriz, Kontzejupean bildu dira. Urtero Beninen alde egiten dute elkartasun kanpaina, aurten, Nepalera bideratu dute. Pintxo solidarioak eta jostailuak jarri dituzte salgai.