Ibilgailu klasikoen topaketak asteburuan

Maxixatzen.eus 2015ko mai. 6a, 10:08

IV. Ibilgailu klasikoen topaketak izango dira datorren asteburuan. Zapatuan, maiatzak 9, bigarren eskuko ibilgailuen azoka egongo da 16:00etatik 20:30era Plaza Berrin. Igandean, berriz, 9:00etatik 10:30era, ibilgailu klasikoak iritsiko dira Azkoitira, eta Plaza Berrin elkartuko dira aurtengo topaketan parte hartuko duten ibilgailu guztiak. 

 

10:30ean, ibilbide bat egingo dute, eta, ondoren, erakusketa izango da Plaza Berrin. 14:30ean, bazkaltzera joango dira (bihar bukatzen da bazkarirako izena emateko epea), eta arratsaldean, zozketa egingo dute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide