Akauzaztek disko berria aurkeztuko du 'Mikrofilm' jaialdian

Maxixatzen.eus 2015ko api. 30a, 10:48

Argazkia: Goiena

Akauzazte talde azkoitiarra Bilboko Kafe Antzokian izango da ekainaren 9an, Mikrofilm Short Festival jaialdiaren barruan. Etzazuaka euren azken diskoa aurkeztuko dute, eta, bertan, Azkoitiko Mataidexen jasotako hamabost pieza bildu dituzte. Ondoren, Matadeixen joko dute ekainaren 26an. 

 

Mikrofilm Short Festival jaialdian noir generoko film laburrak erakutsiko dituzte.

Etzazuaka lan berrian 2011. eta 2014. urteetan Azkoitiko Mataidexen jasotako hamabost pieza bildu dituzte. Doinuok binilozko LP bikoitzean argitaratuko ditu Herrialde Katalanetako Magia Roja diskoetxeak. Diskoaren behin betiko nahasketak Xabier Erkiziak egin ditu. Akauzazte, egun, bost lagunek osatzen dute, bi bateria-jotzaile barne.

Azkoitiarrekin batera, Egon Soda banda katalana izango da, pop-rock doinuekin. Ricky Falkner, Xavi Molero, Pablo Garrido eta Ferran Ponton musikariek osatzen dute taldea, eta El hambre, el enfado y la respuesta da euren lan berriena.

AKAUZAZTE zuzenean, ondorengo leku eta egun hauetan izango da: 

2015-05-08 Xurrut, Gorliz 

2015-05-30 Guardetxea, Donostia 

2015-06-11 Kafe Antzokia, Bilbo 

2015-06-26 Matadeixe, Azkoitia

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide