Txupinazoarekin emango diote hasiera festei bihar 19:00etan, eta, ondoren, mus txapelketa izango da 22:00etan. Etzi, berriz, Gurutzetxoko krosa egingo dute, 11:00etan. Eguerdian, bazkari herrikoia eta erromeria izango da Laja eta Narbaizarekin. Arratsaldean, Gorritiren zezenak, pottokak eta buruhandiak izango dira, eta, azkenik, 22:00etan auzoa girotuko dute Ugutz eta Kanuto disko jartzaileek txosnan.
Zapatuan, tortila patata txapelketa egingo dute 12:00etan. Arratsaldean, eskoba txapelketa izango da, eta ondoren afaria eta erromeria Laja eta Alabierrekin. Eguna bukatzeko, 23:00etan, gazte gaua Blank eta Kanuto disko jartzaileekin.
Festei bukaera emateko, igandean, 09:30ean meza izango da Floreagako kaperan, bailarako hildakoen alde. 11:30ean, bolo txapelketa helduentzat, eta 13:00etan, trikipoteoa. 15:00etan puzgarriak eta, azkenik, buruhandiak, 18:30ean.