Murrizketen kontra eta lan baldintzak hobetzearen alde deitu dute protestara SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek. 30.000 langileri baino gehiagori egin diete grebarako deialdia.
Sindikatuen arabera, Osakidetzak 3.000 lanpostu "suntsitu" ditu, lanaldiaren luzatzea "inposatu" diete, eta soldatak jaitsi dizkiete. Horren aurrean, enplegua "berreskuratzea", lan karga onargarriak jartzea eta langileen arteko soldatetan "diskriminazioak ezabatzea" eskatzen dute, besteak beste. Horrekin, osasun zerbitzua hobetzea nahi dute sindikatuek.