Urolatarrak txarangak 25 urte bete zituen iazko San Andresetan, eta zapatuan Azkoitiko kaleetan joko dute urteurrena ospatzeko. Iraurgi elkartean bilduko dira 10:30ean, hamarretakoa egiteko; 12:00etatik aurrera txikiteoan ibiliko dira, eta 14:30ean, bazkaltzera joango dira Joseba jatetxera.
25 urtean taldean izan diren lagun guztiak bilduko dira.