Lur-sail bat erre da goizaldean Urrategi auzoan

Maxixatzen.eus 2015ko api. 15a, 08:01

Argazkia: eitb.eus

05:00ak inguruan piztu da sua, Urrategi auzoko baso batean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, suhiltzaileek sua mendean hartzea lortu dute eta 08:15erako erabat itzalita zegoen.

 

Lur-sail batek su hartu du gaur goizaldean Urrategi auzoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saila sua nola piztu den ikertzen ari da; lehen informazioen arabera, baliteke aurreko egunetan toki horretan izandako belar-hondar edo sastraka erreketen ondorioz piztu izana sua.

Hektarea bat eta erdiko lur-saila erre da, gutxi gorabehera. Haize zakarra dabilenez, badaezpada, inguruko baserritarrak jakinaren gainean jarri dituzte.

Azpeitiko suhiltzaileak eta Foru Aldundiko basozainak aritu dira itzaltze lanetan, eta esan bezala, 08:15erako sua erabat itzalita zegoen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide