Floreaga ikastetxeak eta hango Gurasoen Elkarteak, Azkoitiko Udalaren babesarekin antolatu dituzte jardunaldiak. Martxoaren 4an hasi ziren, eta dagoeneko hiru hitzaldi egin dituzte; ostiraleko bertso saioarekin itxiko dituzte jardunaldiak.
200 lagun bertaratu ahal izango dira, eta sarrera doan izango da. Dagoeneko erreserbatu daitezke sarrerak, 943-85 30 43 zenbakira deituta edo zuzendaritza@floreaga.com helbidera idatzita. Nahi duenak, Beningo (Afrika) kaleko umeei dirulaguntza emateko aukera izango du.
Aurten, salestarren fundatzailea izan zen Joan Boscoren jaiotzaren 200. urteurrena ari da ospatzen ikastetxeko komunitatea, eta beraz, jardunaldiek santuaren lana eta bizia izan dute ardatz.