Koldo Campos 60 urteko idazlea Iruñean jaio zen. Hogei urtez Nikaraguan eta Dominikar Errepublikan bizi izan zen, eta duela zortzi urte Azkoitira etorri zen. Ipuinak, nobelak nahiz poesiak idazten ditu, eta antzerkian ere aritzen da, besteak beste. Hainbat literatur sari irabazitakoa da Campos, eta El duendecillo y la luna lanarekin lortu du azkenengoa.
Txirula Kultur Taldea elkarteak 22 estatutatik bidalitako 516 ipuin jaso ditu guztira, gazteleraz eta euskaraz. Espainiatik, Argentinatik, Kubatik, Kolonbiatik eta Mexikotik, besteak beste. Kontakizunak ikusgai egongo dira maiatzaren 4tik 10era bitartean Otxarkoagako liburutegian.
Elkarteak saritutako lan guztiekin liburu bat kaleratuko du 2015eko maiatzaren 10ean, Otxarkoagako Haurren XXXIV. jardunaldien baitan.